• Teléfono: 94 447 74 14
  • Email: info@teknodidaktika.es
logo Teknodidaktika logo Teknodidaktika
Hasi idazten eta sakatu 'Enter' edo 'ESC' ixteko
  • EU
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
      • KPZ hitzarmena
      • Segurtasun-planak / Ebaluazioak
      • Lan seguru baten prozedurak
      • Prebentzio-baliabidea
      • Azterketa psikosozialak
      • Neurketa higienikoak
      • Prestakuntza
      • Aholkularitza teknikoa
      • Enpresa-jardueren koordinazioa
      • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
      • Hobarien kudeaketa
      • Laguntzen aholkularitza
      • Instalazioen eta/edo makinen alokairua
      • Beste prebentzio-jarduera batzuk
  • Ikastaroak
    • Martxan dauden ikastaroak
    • Ikastaro eskeintza
  • Elkarlanak
  • Enpresa
    • Nortzuk gara
    • Teknodidaktikako profesionalak
    • Kalitate-politika
    • Instalazioak eta makineria
    • Ziurtagiriak
  • Bezeroak
  • Gaurkotasuna
    • Berriak
    • LAP bloga
  • Harremana
    • Sondika - Bilboko delegazioa
    • Ordiziako delegazioa
    • Logroñoko delegazioa
    • Iruñako delegazioa
    • Illescaseko delegazioa
    • Esteponako delegazioa
    • Gurekin lan egin
  • HIZKUNTZA
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • LAP bloga
  • Berditasunari buruzko prestakuntzak

Berditasunari buruzko prestakuntzak

Berditasunari buruzko prestakuntzak
2025 Mar 06

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, gune publiko eta pribatuak morez jantziko dira emakumeen eskubideak ikusarazteko eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen murrizpena eskatzeko, gizartea sentsibilizatzeko eta benetako genero-berdintasuna sustatzeko. Ildo horretan, genero-indarkeria mota desberdinak ere gogoarazten dira, hala nola, sexuala, fisikoa, psikologikoa, lanekoa, ekonomikoa eta abar.

Artikulu honetan, enpresek berdintasunaren arloan duten betetze-mailari dagokionez dituzten arrazoiak eta betebeharrak aztertuko ditugu. Gaur egun, enpresentzat nahitaezkoak diren prestakuntza batzuk daude, edozein motatako genero-indarkeria prebenitzeko eta gizarte berdinzaleago bati laguntzeko.

Espainian, 2007az geroztik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoak sexu-jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa egitera behartzen ditu enpresa guztiak. 2022tik aurrera, sexu-askatasunaren berme integralari buruzko 10/2022 Lege Organikoaren bidez, lan-eremuko prebentzio eta sentsibilizazioari buruzko 12. artikuluan adierazten du enpresek sentsibilizazioa sustatuko dutela eta prestakuntza eskainiko dietela beren zerbitzura dauden langile guztiei sexu-indarkerien aurkako babes integrala emateko.

Betebehar horiek multinazionaletatik hasi eta enpresa txikietaraino aplikatzen dira. Erakunde askok onartzen dute genero-berdintasuna ez dela balio etikoa soilik, hots, enpresa-estrategia adimentsua ere badela. Derrigorrezko ikastaro horien helburua ez da soilik langileak genero berdintasunaren garrantziaz heztea, baizik eta genero desberdinetako pertsonek lantokian dituzten erronkak sakonago ulertzea ere bai.

Enpresa

Enpresako genero-berdintasunari buruzko ikastaroak, kontzeptuak ez ezik, justizia soziala eta giza eskubideak bermatzeko funtsezko ekintzak ere badira. Lortutako aurrerapenak kontuan harturik, oraindik ere erronkak daude soldata-berdintasunean, zuzendaritza-karguetako ordezkaritzan eta laneko jazarpenaren eta tratu desorekatuaren aurkako borrokan. Hori dela eta, Estatuak berdintasunaren arloan ezarritako bi betebehar daude: enpresan genero-sentsibilizazioa eta sexu-jazarpenari aurre egiteko protokolo-ikastaroa.

Berdintasun-planetan prebentziozko kudeaketa-neurriak genero-ikuspegitik garatzeko dirulaguntzak

 "Genero-berdintasuna enpresan eta sentsibilizazioa" ikastaroak generoen arteko desberdintasun historikoei, kulturalei eta sozialei buruzko kontzientzia hartzea eta identitateen aniztasuna aitortzea eskatzen du. Sentsibilizazioko prestakuntzaren bidez, rol tradizionalak eta estereotipoak zalantzan jarri nahi dira, esperientzia indibidualak eta kolektiboak sakonago eta errespetuz uler daitezen sustatuz.

"Sexu-jazarpenari aurre egiteko jarduera-protokoloan" prestatzeak genero-indarkeria motei buruzko kontzientzia dakar berarekin. Era berean, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-askatasunaren aurkako beste jokabide batzuk eta lan-arloko osotasun morala prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloari buruzko informazioa ematen da.

Kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta prestakuntza

Teknodidaktikan, prebentzio ikastaroak genero ikuspegitik eskaintzeaz gain, gizarte berdinzaleago bati laguntzeko beharrarekin bat gatoz. Enpresek berdintasunaren arloko kontzientziazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta informaziorako antolatzen dituzten proiektuetan sinesten dugu, helburuei eta xede duten kolektiboari egokitutako prestakuntzak emanez.

Helburu nagusia gizonak eta emakumeak berdintasunaren gizarte-balioan sentsibilizatzea da, gizarte-garapenaren ardatz gisa, eta hainbat eremutako profesionalek beren lan-jardueretan genero-ikuspegia txerta dezaten sustatzea da. Gainera, generoagatiko edozein diskriminazio edo indarkeria motaren aurrean jarduteko baliabideak ematen ditu.

Formaciones en igualdad en Teknodidaktika
Helburu horiek langile-talde ezberdinei zuzenduta daude, bai gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen inguruan sentsibilizatzera, bai genero-indarkerien inguruan kontzientziatzera eta jarduteko protokoloetara. Baita hizkuntza sexista lantzeko antolatutako prestakuntzetan ere.

Sexu-indarkeria, hitzezko jokabideak

"Arlo honetan dudan esperientzia profesionalaren barruan, talde aberasgarrienak hainbat generotako langileek parte hartzen dutenak dira; izan ere, esperientzien trukaketan gehiago elkarreragiten dute eta lortzen diren kontzientziazio- eta sentsibilizazio-helburuak handiagoak dira", Naiara Sampedro Pérez Teknodidaktikako teknikari hezitzailea.

Kasu gutxi izaten dira, baina badira, taldeak gaiarekiko uzkur diren egoerak ere, batzuetan berdintasunean bizi garela eta aldarrikapen feministak gizonak gutxiesteko modu bat baino ez direla uste duten parte-hartzaileen iritziak izaten baitira. "Egoera horien aurrean, soldata-arrakalari buruzko estatistiken datuak, erregistratutako salaketak edo gizartearen rolei buruzko analisiak garrantzitsuak dira", azpimarratu du Naiara Sampedrok.

Hala ere, "taldeak gehien erreakzionatzen duenean sexu-indarkeriaren aurrean da, hitzezko jokabideen bidez. Bai zuzenean sexu-iradokizunak eginez (jartzen dituzun gonak gustatzen zaizkidan bezala), bai komunikazio sexista aztertzen denean (gazteleraz adibidez emakumea ez da “médico”, “médica” da) ", esan du Naiara Sampedrok.

Baterako lana

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikuluak, prestakuntzari buruzkoak, xedatzen du berdintasunari buruzko prestakuntzen diseinua ere egokitu behar dela prestakuntza parte-hartzaileen kolektiboan zentratzeko eskakizun berberetara. Bat-etortze hori dela eta, antolakuntza-erakundeekin batera, laneko sexu-askatasunaren eta osotasun moralaren aurkako jokabideak saihesten dituzten lan-baldintzak sustatzen ditugu, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena bereziki azpimarratuz.

Prestakuntzak erakunde parte-hartzailearekin batera diseinatzen ditugu, edukia kolektibora egokitzeko eta informazio egokia eta espezifikoa eskaini ahal izateko. Prestakuntza ematen den eremutik bertatik lortutako datuen bidez justifikatzen ditugu ekintzak. Lan eremuaren beraren errealitatearen adibideak azaltzen ditugu, edo Sexu jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu askatasunaren eta osotasun moralaren aurkako beste jokabide batzuk prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa aztertzen dugu.

Otras noticias
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz)
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz) 2026 Urt 26
Gabonetako ordutegi berezia teknodidaktikan
Gabonetako ordutegi berezia teknodidaktikan 2025 Abe 19
Teknodidaktika, prebentzioa gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa
Teknodidaktika, prebentzioa gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa 2025 Abe 05
Teknodidaktika nazioarteko laguntza +34 erreskate-erakunde humanitarioarekin lankidetzan ari da
Teknodidaktika nazioarteko laguntza +34 erreskate-erakunde humanitarioarekin lankidetzan ari da 2025 Urr 23
Lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariaren lan-eskaintza teknodidaktikan
Lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariaren lan-eskaintza teknodidaktikan 2025 Urr 17
Osasun mentala lan eremuan
Osasun mentala lan eremuan 2025 Urr 09
BULEGOAK SONDIKA-BILBO

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 2
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

info@teknodidaktika.es

SONDIKA-BILBOKO DELEGAZIOA

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 10
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

info@teknodidaktika.es

ORDIZIAKO DELEGAZIOA

Arranomendia, 2
Edif. 3, Ofi. 3104
20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)

94 353 33 03

info@teknodidaktika.es

LOGROÑOKO DELEGAZIOA

Río Ebro Kalea, 8-12
La Granja industrialdea
Las Cañas M.G. aurrean

697 112 059

info@teknodidaktika.es

IRUÑAKO DELEGAZIOA

Osasuna industrialdea
C kalea, 3 zenbakia
31192 TAJONAR (Nafarroa)

662 206 003

info@teknodidaktika.es

ILLESCASKO DELEGAZIOA

La Veredilla industrialdea
Curtidores Kalea, 48 - Nave D
45200 ILLESCAS (Toledo)

695 47 72 95

info@teknodidaktika.es

ESTEPONAKO DELEGAZIOA

Juan Carlos I Etorbide, z/b
29680 ESTEPONA (Málaga)

695 47 72 95

info@teknodidaktika.es


Logo Teknodidaktika

Teknodidaktika nazioan egiaztatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gara. Enpresa gisa izan dugun ibilbidea LAPeko prestakuntza teoriko-praktikoarekin hasi zen, eta oso espezialitate nabarmenarekin, hau da, makina mota guztiak maneiatzeko segurtasun arloko prestakuntzarekin, orainidik enpresaren baitan zutabe garrantzitsua dena.

© 2026 Teknodidaktika S.L. | Eskubide guztiak erreserbatuak
Lege oharra | Cookien politika | Pribatutasun politika
Dinamikak garatua