• Teléfono: 94 447 74 14
  • Email: info@teknodidaktika.es
logo Teknodidaktika logo Teknodidaktika
Hasi idazten eta sakatu 'Enter' edo 'ESC' ixteko
  • EU
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
      • KPZ hitzarmena
      • Segurtasun-planak / Ebaluazioak
      • Lan seguru baten prozedurak
      • Prebentzio-baliabidea
      • Azterketa psikosozialak
      • Neurketa higienikoak
      • Prestakuntza
      • Aholkularitza teknikoa
      • Enpresa-jardueren koordinazioa
      • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
      • Hobarien kudeaketa
      • Laguntzen aholkularitza
      • Instalazioen eta/edo makinen alokairua
      • Beste prebentzio-jarduera batzuk
  • Ikastaroak
    • Martxan dauden ikastaroak
    • Ikastaro eskeintza
  • Elkarlanak
  • Enpresa
    • Nortzuk gara
    • Teknodidaktikako profesionalak
    • Kalitate-politika
    • Instalazioak eta makineria
    • Ziurtagiriak
  • Bezeroak
  • Gaurkotasuna
    • Berriak
    • LAP bloga
  • Harremana
    • Sondika - Bilboko delegazioa
    • Ordiziako delegazioa
    • Logroñoko delegazioa
    • Iruñako delegazioa
    • Illescaseko delegazioa
    • Esteponako delegazioa
    • Gurekin lan egin
  • HIZKUNTZA
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • LAP bloga
  • Klima-aldaketari eta horrek lan-eremuan dituen ondorioei buruzko hausnarketa, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunean

Klima-aldaketari eta horrek lan-eremuan dituen ondorioei buruzko hausnarketa, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunean

Klima-aldaketari eta horrek lan-eremuan dituen ondorioei buruzko hausnarketa, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunean
2024 Api 25

Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE) 2003an hasi zen Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Eguna ospatzen. Urtero apirilaren 28an egiten den hitzordu honetan, mundu osoan lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen prebentzioa sustatu nahi da. Lan-arloan sentsibilizazioa, segurtasun- eta osasun-kultura bultzatzen da, lanarekin lotutako heriotzen eta lesioen kopurua murrizten laguntzeko.

Aurten, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Egunaren gaia klima-aldaketak laneko segurtasunean eta osasunean dituen ondorioak aztertzea izango da, klima-eredu aldakorrek eragin nabarmenak baitituzte lan-munduan.

Hona hemen klima-aldaketarekin lotutako lan-arriskuen adibide batzuk:

  1.  Estres termikoa (arnasketa-arazoak, bero-kolpeak, hipotermiak, etab.).
  2.  UV erradiazioa (erredurak, deshidratazioa, azaleko minbizia, etab.),
  3.  Atmosferaren kutsadura (arnas infekzioak, bihotzeko gaixotasunak, garuneko hodietako istripuak, etab.).
  4.  Industria-istripu larriak (gas toxikoen ihesak, produktu sukoien eta lehergailuen berotzea, etab.).
  5.  Muturreko fenomeno meteorologikoak (haizeak eragindako erorketak, lur-mugimenduen ondoriozko hilobiak, ur-goraldien ondoriozko itolarriak, etab.).
  6.  Bektoreek eragindako gaixotasunak ugaritzea (sukar horia, entzefalitisa, dengea, etab.).
  7.  Nekazaritza-produktu kimikoekiko esposizio handiagoa (asma, minbizia, neuropsikologikoak, etab.).

Pertsona kalteberak

Aldaketa horrekiko esposizio handiena duten langileak oso fisikoki diren sektoreetan eta aire zabalean lan egiten duten profesionalak dira, hala nola nekazaritzan, eraikuntzan eta garraioan. Baita jarduera gune konfinatuetan, osasun-sektoreko guneetan eta beste zerbitzu publiko batzuetan egiten dutenek ere. Micro Enpresetako eta enpresa txikietako langileak, ekonomia informalekoak zein migratzaileak multzo honetan sartuko lirateke baita ere. Haurdun dauden emakumeak, haurrak, adineko helduak eta desgaitasuna duten herritarrak ahaztu gabe, horiek baitira langileen familia-unitateak osatzen dituztenak.

Klima-aldaketa lantokietan duen eraginaren aurrean, Europako Esparru Estrategikoak zeharkako helburuen artean trantsizio ekologiko, digital eta demografikoak daude. Honek lan-mundura ekarri dituen aldaketak aurreratzea eta kudeatzea eskatzen du. Laneko Osasun Segurtasunaren Espainiako Estrategiak  helburu hori berea egiten du. Era berean, lana antolatzeko modu berriak, bilakaera demografikoak eta klima-aldaketak eragindako aldaketak prebentzioaren ikuspegitik kudeatzeko eskatzen du.

Aldaketarako prest?

Argi dago gertatzen ari diren trantsizioek bizitzako esparru guztiei eragiten dietela, baita lanari eta horri lotutako arriskuei ere. Aldaketa horien abiadura ikusita, egokitu egin beharko gara. Beraz, eraldaketaren egungo testuinguruan, lan-baldintza seguruak eta osasungarriak nola bermatu hausnartu behar dugu, eta erantzukizun hori lan-jarduera baten parte garen langile guzti-guztiei dagokigu.

Teknodidaktikan ematen ditugun prestakuntzetan klima-aldaketaren aurrean ditugun arrisku eta arazo berrien inguruan langileak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen saiatzen gara.

Aldaketari aurre egiteko ezinbestekoak diren sei proposamen:

  1. Politika eta estrategia nazionalak (Osasun Publikoaren, Ingurumenaren eta klima-aldaketaren politika eta estrategietan jasotzen diren ekintza eta ekimen espezifikoak, hala nola tenperatura altuak edo baxuak daudenean nola jokatu zehaztea eta jakitea, etab.).
  2. LSOei buruzko legeria nazionala (gaixotasun profesionalen zerrenda zabaltzea edo gasaren sektorean politikak formulatzea, airearen kutsadura prebenitzeko, eta horrek lur produktiboei, laboreei eta aziendari, etab. eragindako kalteak prebenitzeko).
  3. Hitzarmen kolektiboak (lanaldien murrizketei buruzko akordio nazionalak, etab.).
  4. Jarraibide teknikoak (NTPetan lanean jarraitzea, arriskuak ezabatzea eta ordezkatzea, kontrol administratibo eta tekniko handiagoa, norbera babesteko ekipamenduak eguneratzea eta abar).
  5. Prestakuntza-programak (enpresako langile guztientzako prestakuntzak antolatzea eta garatzea, etab.).
  6. Osasun Publikoko sentsibilizazio-kanpainak eta ekimenak, langileei zuzenduta, informazioaren, test antigenoen eta hainbat gaixotasunen kontrol handiagoaren edo txertaketa-kanpainen bidez, arnasaren, larruazalaren, digestioaren eta parenteralaren bidez kutsatzeko aukera berrien aurrean, etab.

Prestakuntza eta klima-aldaketa

Teknodidaktikan ematen ditugun prestakuntzetan klima-aldaketaren aurrean ditugun arrisku eta arazo berrien inguruan langileak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen saiatzen gara.

Langileen plataforma jasotzaile mugikorren (LPJM) ikastaroetan, adibidezazpimarratzen da haize-boladen intentsitatea, gero eta zakarragoak direla, eta horrek irauli egin gaitzakeela. Garrantzitsua da, halaber, Gune Konfinatuetan aldiz, berebeiziko garrantzia du langileen osasunari eragiten dioten bakteria, gas eta intsektu berriei erreparatzea.

Era berean, ezin dugu alde batera utzi tenperaturaren igoera, urtetik urtera gero eta gehiago dira tenperatura altuen eraginpean dauden profesionalek jasaten dituzten bero-kolpeak. Horregatik guztiagatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da prestakuntza egokia ematea eta egin beharreko lana ondo antolatzea. Horrez gain, beharrezko baliabide guztiak kontuan hartu, baita norbera babesteko ekipamendu egokiak ere, hala nola eskularruak, maskarak, betaurrekoak, etab.

Azken batean, gutako bakoitzak gure ezagutzak zabaldu beharko ditugu, lantokietako behar berrietara egokitutako prestakuntzen bidez. Baita segurtasunean eta osasunean eragina duten aldaketak prebenitzeko egiten ditugun jarduerak ere. Ahaztu gabe prebentzio-kultura garatzea, lan-ekintza bat egiten duten pertsona guztientzat hobekuntza ekarriko duena

Otras noticias
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz)
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz) 2026 Urt 26
Gabonetako ordutegi berezia teknodidaktikan
Gabonetako ordutegi berezia teknodidaktikan 2025 Abe 19
Teknodidaktika, prebentzioa gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa
Teknodidaktika, prebentzioa gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa 2025 Abe 05
Teknodidaktika nazioarteko laguntza +34 erreskate-erakunde humanitarioarekin lankidetzan ari da
Teknodidaktika nazioarteko laguntza +34 erreskate-erakunde humanitarioarekin lankidetzan ari da 2025 Urr 23
Lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariaren lan-eskaintza teknodidaktikan
Lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikariaren lan-eskaintza teknodidaktikan 2025 Urr 17
Osasun mentala lan eremuan
Osasun mentala lan eremuan 2025 Urr 09
BULEGOAK SONDIKA-BILBO

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 2
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

SONDIKA-BILBOKO DELEGAZIOA

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 10
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

ORDIZIAKO DELEGAZIOA

Arranomendia, 2
Edif. 3, Ofi. 3104
20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)

94 353 33 03

LOGROÑOKO DELEGAZIOA

Río Ebro Kalea, 8-12
La Granja industrialdea
Las Cañas M.G. aurrean

697 112 059

IRUÑAKO DELEGAZIOA

Osasuna industrialdea
C kalea, 3 zenbakia
31192 TAJONAR (Nafarroa)

662 206 003

ILLESCASKO DELEGAZIOA

La Veredilla industrialdea
Curtidores Kalea, 48 - Nave D
45200 ILLESCAS (Toledo)

695 47 72 95

ESTEPONAKO DELEGAZIOA

Juan Carlos I Etorbide, z/b
29680 ESTEPONA (Málaga)

695 47 72 95

EMAIL

info@teknodidaktika.es

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 08:00tik a 16:30etara

Ostirala: 08:00tik 15:00tara


Logo Teknodidaktika

Teknodidaktika nazioan egiaztatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gara. Enpresa gisa izan dugun ibilbidea LAPeko prestakuntza teoriko-praktikoarekin hasi zen, eta oso espezialitate nabarmenarekin, hau da, makina mota guztiak maneiatzeko segurtasun arloko prestakuntzarekin, orainidik enpresaren baitan zutabe garrantzitsua dena.

© 2026 Teknodidaktika S.L. | Eskubide guztiak erreserbatuak
Lege oharra | Cookien politika | Pribatutasun politika
Dinamikak garatua