• Teléfono: 94 447 74 14
  • Email: info@teknodidaktika.es
logo Teknodidaktika logo Teknodidaktika
Hasi idazten eta sakatu 'Enter' edo 'ESC' ixteko
  • EU
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
      • KPZ hitzarmena
      • Segurtasun-planak / Ebaluazioak
      • Lan seguru baten prozedurak
      • Prebentzio-baliabidea
      • Azterketa psikosozialak
      • Neurketa higienikoak
      • Prestakuntza
      • Aholkularitza teknikoa
      • Enpresa-jardueren koordinazioa
      • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
      • Hobarien kudeaketa
      • Laguntzen aholkularitza
      • Instalazioen eta/edo makinen alokairua
      • Beste prebentzio-jarduera batzuk
  • Ikastaroak
    • Martxan dauden ikastaroak
    • Ikastaro eskeintza
  • Elkarlanak
  • Enpresa
    • Nortzuk gara
    • Teknodidaktikako profesionalak
    • Kalitate-politika
    • Hornitzaileak
    • Instalazioak eta makineria
    • Ziurtagiriak
  • Bezeroak
  • Gaurkotasuna
    • Berriak
    • LAP bloga
  • Delegazioak
    • Logroñoko delegazioa
    • Iruñako delegazioa
    • Illescaseko delegazioa
    • Esteponako delegazioa
  • Harremana
    • Sondika - Bilbo
    • Ordizia
    • Gurekin lan egin
  • HIZKUNTZA
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • LAP bloga
  • Genero-Ikuspegia Lan-Arriskuen Prebentzioan

Genero-Ikuspegia Lan-Arriskuen Prebentzioan

Genero-Ikuspegia Lan-Arriskuen Prebentzioan
2024 Mar 08

Martxoaren 8a emakume langileen aldarrikapen-eguna da, lan-eremuan emakumeek gizonen eskubide berberak dituztela gogoratzeko eguna. Egokiena data hori ez existitzea izango litzateke, baina oso urrun gaude langileen arteko berdintasun hori lortzeko.

Martxoan, lantoki asko morez janzten dira eta desberdintasunak salatzen dira (soldatak, hierarkiak, promozioak, etab.). Baina ez da nahikoa egun edo hilabete batez egindako sentsibilizazioarekin; benetan berdintasuna lortu nahi bada, egunero eta lan-jarduerak barne hartzen dituen alderdi guztietan lan egitea ezinbestekoa izango da. Hori dela eta, genero-ikuspegia beharrezkoa da enpresako lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketan.

Lan-arriskuen prebentzioko prestakuntzaren sektorean, hezitzaile eza handia dago, pertsonak ez baikaude prest jendaurrean jartzera. Are gehiago, emakumeak garenean eta oso maskulinizatuta dauden taldeen aurrean jartzen garenean.

“Askotan, emakume izate hutsagatik, gutxietsi egin naute, ni ezagutu eta nire ezagutzari buruz jakin aurretik, aurreiritzi maskulinoak ezarri dituzte. Hala nola, emakume izateagatik, segur aski ez dudala inoiz eskorga edo zubi-garabi bat erabili, inoiz ez baitut obra edo galdategirik eskuratu. Eta baldintzatzaile horrek ahalegin hirukoitza egiten die emakume prestatzaileei prestakuntzaren interesa eta parte-hartzaileen konfiantza bereganatzeko eta ezarritako helburuak lortzeko”.

Egia da goi-karguetan emakumeen presentzia goranzko joera duela. Nahiz eta oraindik erronkak, aldatu beharreko politikak eta lortu behar diren helburuak egon. Onartu behar da, aldaketa positiboa dagoela eta gehiago aitortzen zaiela erantzukizun-rolak dituzten emakumeei. Hala ere, ez da ahaztu behar gizonen eta emakumeen osasuna desberdina dela arrazoi biologikoengatik, baina baita arrazoi sozialengatik ere.

imagen noticia

Emakume langileok gure osaera fisikoari lotutako zenbait ezaugarri ditugu, hala nola indarra, garaiera edo tamaina, gizonengandik bereizten gaituztenak. Horregatik, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 25. artikuluan jasotzen den bezala, beharrezko neurriak hartu behar dira lanpostua langile bakoitzaren beharretara egokitzeko. Lanpostuen diseinutik, espazioen antolaketatik, ordutegietatik, ekipoetatik eta erremintetatik abiatuta, langile eredu maskulino bati jarraitzea pentsatu da nagusiki: eta adibide garbia da, laneko eskuzko tresna asko, parametro anatomiko maskulinoekin soilik diseinatzen direla.

Laneko arriskuen prebentzioa eraginkorra denean, lan-okupazioaren kalitatea eta garapen soziala zein ekonomikoa, handitzen da.

Ildo horretan, Laneko Arriskuen Prebentziorako eta Berdintasun Planak oinarrizko bi tresna dira laneko segurtasunaren eta osasunaren esparruan genero-ikuspegia txertatzen dela bermatzeko. Bi planen arteko koordinazioa eta harremana beharrezkoak dira prebentzioa behar bezala kudeatzeko.

Biek banan-banan hartu beharko lituzkete kontuan langile bakoitzaren beharrak, eta prestakuntza-profil bat prestatu beharko lukete esparru guztietan, garapen pertsonalaren/profesionalaren jarraipenerako.

Aukera eta osasun berdintasuna

Aukera-berdintasunarekiko konpromisoa oinarrizko estrategia, langile guztien osasunerako eskubidea bermatzekoa da, emakumeen eta gizonen lan-arriskuen prebentzio-beharrak  kontuan hartzen baititu. Ez dugu ahaztu behar, laneko arriskuen prebentzioa eraginkorra denean okupazioaren kalitateak hobera egiten duela, eta garapen sozialak zein ekonomikoak gora egiten duela, pertsona guztiek beren potentzialaren ahalik eta ekarpen handiena egiten baitute.

Ikastaroetan, emakume askok lasaitasuna adierazi ohi didate hezitzailea emakumea dela ikusterakoan, eta gezurra badirudi ere, emakume gazteak dira lasaitasun handiena sentitzen dutenak.

Gaur egun, gizonezkoen generoa da nagusi laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroetan, bereziki ikastaro teoriko eta praktikoetan, hala nola zubi-garabian, orga jasotzaileetan, plataforma jasotzaileetan, erremintetan edo tresnetan. Horregatik, enpresen prestakuntzaren ebaluazio- eta jarraipen-tresnek genero-adierazleak sartu beharko lituzkete prestakuntza-jardueretan. Halaber, lan-eremuan berdintasunaren, diskriminazio ezaren edo jokabide sexisten printzipioekiko jarrera-aldaketak ebaluatzea.

Beldurra eta arintzea

Emakume askok lasaitasuna adierazi ohi didate hezitzailea emakumea dela ikustean, eta gezurra badirudi ere, emakume gazteak dira egoera horren aurrean lasaitasun handiena sentitzen dutenak. Nik, berriz, enpatia handia sentitzen dut ikastaroetan edukitzean, gutxiengoa baitira.

Formakuntza ikastaroetan, emakume gehienak beldur dira erabat maskulinizatutako talde batekin topo egitea; emakume izate hutsagatik kritikatuak izateko beldur dira. Horrek, ahalegin bikoitza eskatzen du, helburu erantsi eta nagusietako bat parte-hartzaile horien ahalduntzea baita.

Gogoan dut prestakuntza batean langile batek esan zidala bere enpresan ez zitzaiela emakumeei orga jasotzailea hartzen uzten. Galdetu nionean ea emakume langile gutxi zeuden, esan zidan produkzioan, gizonak baino gehiago zirela, baina arduradunak ez ziela ezta pilagailuak erabiltzen uzten. Jokabide matxista horiek lekuz kanpo daude, eta guztiz ulertezinak dira.

Amaitzeko, garrantzitsua da prestakuntza-ikastaroetan eta eskuragarri dagoen material didaktikoan genero-estereotipoak saihestea eta hizkera ez-sexista erabiltzea. Ezinbestekoa da kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lantzea eta kristalezko sabaia izeneko estereotipoak haustea. Parte-hartzaileei prestakuntza eta ezagutzak ematea da lehentasuna, lan-jarduera modu seguruan egin dezaten eta laneko gorabeherak, istripuak eta gaixotasunak saihestu ditzaten.

Otras noticias
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria 2026 Api 28
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu 2026 Mar 26
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu 2026 Mar 03
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu?
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu? 2026 Ots 23
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea 2026 Ots 02
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz)
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz) 2026 Urt 26
BULEGOAK SONDIKA-BILBO

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 2
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

SONDIKA-BILBOKO INSTALAZIOAK

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 10
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

ORDIZIAKO DELEGAZIOA

Arranomendia, 2
Edif. 3, Ofi. 3104
20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)

94 353 33 03

EMAIL

info@teknodidaktika.es

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 08:00tik a 16:30etara

Ostirala: 08:00tik 15:00tara


Logo Teknodidaktika

Teknodidaktika nazioan egiaztatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gara. Enpresa gisa izan dugun ibilbidea LAPeko prestakuntza teoriko-praktikoarekin hasi zen, eta oso espezialitate nabarmenarekin, hau da, makina mota guztiak maneiatzeko segurtasun arloko prestakuntzarekin, orainidik enpresaren baitan zutabe garrantzitsua dena.

© 2026 Teknodidaktika S.L. | Eskubide guztiak erreserbatuak
Lege oharra | Cookien politika | Pribatutasun politika
Dinamikak garatua