• Teléfono: 94 447 74 14
  • Email: info@teknodidaktika.es
logo Teknodidaktika logo Teknodidaktika
Hasi idazten eta sakatu 'Enter' edo 'ESC' ixteko
  • EU
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
      • KPZ hitzarmena
      • Segurtasun-planak / Ebaluazioak
      • Lan seguru baten prozedurak
      • Prebentzio-baliabidea
      • Azterketa psikosozialak
      • Neurketa higienikoak
      • Prestakuntza
      • Aholkularitza teknikoa
      • Enpresa-jardueren koordinazioa
      • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
      • Hobarien kudeaketa
      • Laguntzen aholkularitza
      • Instalazioen eta/edo makinen alokairua
      • Beste prebentzio-jarduera batzuk
  • Ikastaroak
    • Martxan dauden ikastaroak
    • Ikastaro eskeintza
  • Elkarlanak
  • Enpresa
    • Nortzuk gara
    • Teknodidaktikako profesionalak
    • Kalitate-politika
    • Hornitzaileak
    • Instalazioak eta makineria
    • Ziurtagiriak
  • Bezeroak
  • Gaurkotasuna
    • Berriak
    • LAP bloga
  • Delegazioak
    • Logroñoko delegazioa
    • Iruñako delegazioa
    • Illescaseko delegazioa
    • Esteponako delegazioa
  • Harremana
    • Sondika - Bilbo
    • Ordizia
    • Gurekin lan egin
  • HIZKUNTZA
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • LAP bloga
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntzaren garrantzia

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntzaren garrantzia

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntzaren garrantzia
2023 Abe 26

Urte amaieran gaude, eta 2023an egindako prebentzio-jarduerak jasotzen dituzten urteko memoriak egitea eta aurkeztea dagokigu. Hainbat arlotan lortutako helburuak aztertuko ditugu, hala nola laneko arriskuak saihestea eta eragotzi ezin diren arriskuak ebaluatzea tokatuko zaigu. Horrez gain, neurri kolektiboak neurri indibidualen gainetik edo langileei egokiak diren jarraibideak luzatzeko babes-neurriak hartuko dira.

Ekitaldi berriari begira, egiteke geratu diren ekintzak programatuko ditugu: lana pertsonari egokitzea, prestakuntzak, arriskuei jatorrian aurre egitea, teknikaren bilakaera kontuan hartzea, elementu arriskutsuen ordez arrisku gutxi edo arrisku eza dakartenak ezartzea... Prebentzio-plana urteko prebentzio-plangintza ebaluatu eta arrisku berrien identifikazioaren ondoren amaitzen den lan saiatua eta pedagogikoa da. Era berean, aurten egin ez diren ekintzak eta datorren urteari begira berriro planifikatu beharko direnak ezin ditugu ahaztu.

Laneko arriskuen prebentzioaren ikuspegitik, zalantzarik gabe, helburu nagusia arriskuak ahalik eta gehien murriztea izan beharko da. Hots, enpresa segurua, gure jardueretan gorabeharik eta istripurik ez dugula harrotasunez erakusteko.

Zeregin horretan, ez dugu ahaztu behar langile guztien prestakuntzaren programazioa, enpresaren eraginkortasuna ez ahultzeko eta enpresa-jardueraren atal guztietan integratutako prebentzio-kultura baten bidez garatzeko lagungarriak direla. Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak prebenitzen eta murrizten laguntzeaz gain, enpresei lesioei eta gaixotasunei lotutako kostuak saihesten ere laguntzen die, hala nola laneko bajak, kalte-ordainak eta gastu medikoak.

Konpondu eta damutu beharren prestatu eta prebenitu gaitezan.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntzaren helburu nagusia dauden arriskuei buruzko ezagutzak zabaltze eta premien arabera, lanpostuak beharrezkoak diren prebentzio-neurriak aplikatzea da. Era berean, zeregin profesionalak aurrera eramateko, trebetasunak eta gaitasunak  behar bezala garatzean ezinbestekoa izango da. Halan hola, horrek, norbanakako edota hirugarren pertsonarenganako segurtasunean edo osasunean ezin izango du minik eragin.

Prestakuntza mota horrek lan-ingurunean egon daitezkeen arriskuei buruzko kontzientziazioa areagotu egiten du. Horri esker, egoera arriskutsuak identifikatu eta saihestu daitezke. Horrez gain istripuak, lesioak, gaixotasun profesionalak eta identifikatutako arriskuen hainbat ondorio izateko probabilitateak murriztuko dira.  Formazioen bidez ekintza bat ereiten hasiko garela eta ohitura bat garatuko dugula argi izan beharko dugu.

Derrigorrezko prestakuntza

Horregatik, kontuan izan behar dugu prestakuntza ez dela aukerakoa. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikuluak lantokian identifikatutako arriskuei buruzko prestakuntza ematera behartzen ditu enpresak, segurtasun, industria-higiene, ergonomia eta psikosoziologia arloetan. Baita erabiliko dituzten makinetan, erremintetan eta tresnetan ere. Puntu horretan, 1215/97 Errege Dekretuak laneko ekipamenduak erabiltzeko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen ditu, eta prestakuntza teoriko eta praktiko gisa zehazten du. Izan ere, langileak eragiketa bereziaren arriskuen berri izan dezan, funtsezkoa da prebentzio-funtzionamenduaren ikuspegitik prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematea.

Enpresari dagokiola prestakuntza lanorduetan emateko kostua eta erantzukizuna azpimarratzea komenigarria da. Enpresak langilea kontratatzen duen unetik, hau, ikastaroetara hurbildu beharko da, lanaren modalitatea edo iraupena edozein izanda ere. Era berean, arlo hori ez betetzeak 40 eurotik 800.000 eurora bitarteko zehapena ekar dezake. Hau ez-betetzearen larritasunaren arabera neurtuko da.

Ez dugu ahaztu behar laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza-ikastaroak Estatuko zein autonomia-erkidegoetako erakunde publikoen bidez diru-laguntzak eta hobariak jasotzen dutela.

LAPeko prestakuntzaren hobaria

Enpresek, Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioak (FUNDAE), kudeatutako hobariak jaso ahal ditzakete. Fundazio horrek, funts publikoen kudeaketaren bidez, langileei prestakuntza ematen laguntzen die erakundeei. FUNDAE, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPEk) enplegurako lanbide-heziketaren arloan erakunde laguntzailea da eta asistentzia teknikoa eskaintzen du. Lan Ministerioak prestakuntza-sistema horren garapen estrategikoan laguntzeko eginkizunak ere baditu. Azken batean, bere lana, enpresen eta langileen konptetentziak hobetzen laguntzea, lan-merkatuaren eta produkzio-sektoreen aldaketei kalitatezko prestakuntzaren bidez aurre egin ahal izatea da. Eta, era berean, enpresek programatutako prestakuntzara bideratutako funtsak kudeatzea. Funts horiek, Gizarte Segurantzako kotizazioetan hobariak emanez gauzatu ahal izango dituzte.

Bestalde, Osalanek – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak – langile autonomoen elkarte profesionalei, sindikatu-elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei eman beharreko deialdiak eta diru-laguntzak ere baditugu, hauek, langile autonomoen artean Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzera bideratutakoak izango dira.

Ez dezagun Laneko Arriskuen Prebentzioko trebakuntza tintontzian utzi, ez ditzagun prestakuntzak atzeratu, ez dezagun pentsa denbora galtzea denik eta ez dutela ezertarako balio behin baino gehiagotan entzun den bezala.

Pertsonak prestatzea eta alde egitea baino zerbait garestiagoa besterik ez dago; ez prestatzea eta lanpostuan geratzea.

Otras noticias
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria 2026 Api 28
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu 2026 Mar 26
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu 2026 Mar 03
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu?
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu? 2026 Ots 23
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea 2026 Ots 02
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz)
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz) 2026 Urt 26
BULEGOAK SONDIKA-BILBO

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 2
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

SONDIKA-BILBOKO INSTALAZIOAK

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 10
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

ORDIZIAKO DELEGAZIOA

Arranomendia, 2
Edif. 3, Ofi. 3104
20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)

94 353 33 03

EMAIL

info@teknodidaktika.es

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 08:00tik a 16:30etara

Ostirala: 08:00tik 15:00tara


Logo Teknodidaktika

Teknodidaktika nazioan egiaztatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gara. Enpresa gisa izan dugun ibilbidea LAPeko prestakuntza teoriko-praktikoarekin hasi zen, eta oso espezialitate nabarmenarekin, hau da, makina mota guztiak maneiatzeko segurtasun arloko prestakuntzarekin, orainidik enpresaren baitan zutabe garrantzitsua dena.

© 2026 Teknodidaktika S.L. | Eskubide guztiak erreserbatuak
Lege oharra | Cookien politika | Pribatutasun politika
Dinamikak garatua