• Teléfono: 94 447 74 14
  • Email: info@teknodidaktika.es
logo Teknodidaktika logo Teknodidaktika
Hasi idazten eta sakatu 'Enter' edo 'ESC' ixteko
  • EU
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
      • KPZ hitzarmena
      • Segurtasun-planak / Ebaluazioak
      • Lan seguru baten prozedurak
      • Prebentzio-baliabidea
      • Azterketa psikosozialak
      • Neurketa higienikoak
      • Prestakuntza
      • Aholkularitza teknikoa
      • Enpresa-jardueren koordinazioa
      • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
      • Hobarien kudeaketa
      • Laguntzen aholkularitza
      • Instalazioen eta/edo makinen alokairua
      • Beste prebentzio-jarduera batzuk
  • Ikastaroak
    • Martxan dauden ikastaroak
    • Ikastaro eskeintza
  • Elkarlanak
  • Enpresa
    • Nortzuk gara
    • Teknodidaktikako profesionalak
    • Kalitate-politika
    • Instalazioak eta makineria
    • Ziurtagiriak
  • Bezeroak
  • Gaurkotasuna
    • Berriak
    • LAP bloga
  • Delegazioak
    • Logroñoko delegazioa
    • Iruñako delegazioa
    • Illescaseko delegazioa
    • Esteponako delegazioa
  • Harremana
    • Sondika - Bilbo
    • Ordizia
    • Gurekin lan egin
  • HIZKUNTZA
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • LAP bloga
  • Batera presta gaitezen laneko arriskuen prebentzioan

Batera presta gaitezen laneko arriskuen prebentzioan

Batera presta gaitezen laneko arriskuen prebentzioan
2023 Aza 20

Teknodidaktikan laneko arriskuen prebentziorako blog-proposamen berria sortzearen helburu nagusia informazioa, esperientziak eta iritziak partekatzea da, eta, azken batean, langileak haien artean elkarrekin prestatu ahal izatea. Egunero hainbat lan-arriskuren eraginpean egoten diren profesionalak, prebentzio-teknikariak, arrisku profesionaletan diharduten prestatzaileak eta, jakina, prebentzio-kultura eta segurtasun-kultura ezartzen duten enpresak hain zuzen.

Prebentzioaren kulturaren lehen helburua pertsona guztiok laneko arrisku baten ondoriozko lesioa izan dezakegula kontzientziatu eta sentsibilizatzea izan beharko da. Helburu zailenetakoa da, kasu gehienetan ez baikara ohartzen horren arrisku eta ondorietaz. Gure lanpostuko edozein eremutan istripu bat edo lesio bat izan dezakegula jabetu behar dugu, baita laneko edozein ekintzatan ere. Hots, segurtasunarekin, industria-higienearekin, ergonomiarekin edo arlo psikosoziologiarekin zerikusia duten  edozein ekintzarekin.

Gu arrisku baten aurrean ez gaudela edo teorian identifikatuta dagoen arriskua jasango ez dugula uste badugu, istripua izan duen pertsona bilatu besterik ez dugu egin behar.

Hainbat teknika eta dinamika aztertu, landu eta kudeatu behar ditugu, gure lantaldean segurtasunak duen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Denok barneratu behar dugu arriskua izan dezakegula, eta ez bakarrik modu pertsonalean, baizik eta taldean eta kasu horretan ere positiboki jardun beharko dugula, egoera desegoki bati aurre egiteko behar bezain ahaldunduta. Gu arrisku baten aurrean ez gaudela edo teorian identifikatuta dagoen arriskua ez dugula jasango uste badugu, istripu bat izan duen pertsona bilatu besterik ez dugu egin behar.

Prebentzioaren kultura zeharka txertatu behar da enpresaren alde guztietan.

Horregatik guztiagatik, prebentzio-kultura ez da prebentzio-teknikariaren edo tailerrean dagoen langilearen edo enpresa bezerora jarduera egitera joaten den langilearen kontua bakarrik izango. Prebentzioaren kultura zeharka txertatu behar da enpresaren alde guztietan. Nagusia, koordinatzailea, arduraduna, kooperatibista, eta abar kontuan harturik baina baita enpresako sail ezberdinak ere. Hau da, administrazio-sailetik, erosketa-sailetik, kalitate-sailetik eta abarretik elkarlana bultzatu behako da.

Prebentzio-identitatea

Lan-eremu guztietan segurtasun-kultura bat lortu beharko dugu, ahalik eta istripu eta gorabehera gutxien kudeatzea ekarriko diguna. Eta jakin behar dugu guztiok parte hartzen baldin badugu, enpresak nortasun atseginagoa eta kalitate handiagoa erakutsiko duela lan egiteko orduan. Ondorioz, denok sentituko gara seguruago lanpostuan.

Aipatutako helburuetan laguntzeko, "Laneko arriskuen prebentziorako teknika baten egunerokoa" garatzen dugu, eta lan-eremu berri horretan lan egin nahi dugu. Esperientzien eta informazioaren bidez, elkarrekin prestakuntza jaso ahal izango dugu, bai araudia betetzeari dagokionez, bai aipatutako prestakuntzari, kontzientziazioari eta sentsibilizazioari dagokionez. Ulermena ahaztu gabe eta ikusten ez ditugun gauzak ikusiaz, egoerak eta jardunak ulertu eta zuzena ez dena zuzendu.

Araudiaren ikuspegitik ikertuko dugu, arriskuak identifikatu eta araudiak betetzeko ideiak proposatu ahal izateko. Behin betiko, prestakuntza eta informazioa partekatuko ditugu, eta hau bateratua izatea espero dugu, hau da, blog honek, interesa duten guztientzat, tresna, trebetasun eta teknika berriak eskainiko ditu

Berrikuntza

Berrikuntza-teknikak aplikatzea ere garrantzitsua izango da; izan ere, aipatutako helburu guztiak lortzeko, gizartea berritzen doan heinean, prebentzio-dinamika  eta teknikak ere, erakargarriagoak izan daitezen, eguneratu egin beharko ditugu. Partaidetza-prozesu dinamikoak garatu beharko ditugu, modu pertsonalizatuagoan lan egin beharko dugu eta, zergatik ez, gamer teknologia berriak ikertu beharko ditugu.

Espero dezagun hau izatea guztiontzako gune interesgarri baten hasiera, non elkarrekin prestatu eta informatuko garen irakurketa entretenigarri eta praktikoaren bidez. Baina, era berean, zuen ekarpenak jasotzea espero dugu, hainbat gai landuko dituen gune parte-hartzaile bat lortzeko; izan ere, lan-arriskuen prebentzioak etengabeko jarraipena eskatzen du.

Naiara Sampedro Pérez
Donostian jaio zen 1984ko otsailaren 29an.
Emakume alaia, arduratsua, hurbila eta parte hartzen duen proiektuetan konprometitua..
Gizarteari arduratzen dituen arazoez interesatzen da, eta aisialdian ingurumenaz gozatzea, kirola egitea eta familia zaintzea gustatzen zaio.
Berdintasuna, kultura-aniztasuna, hezkuntza, kultura eta gazteria sustatzeko hainbat proiektutan parte hartu du.
Lanbide-arriskuen prebentzioko teknikaria da, eta, gaur egun, urtebete eta zortzi hilabete daramatza Teknodidaktikan trebatzen.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntzak antolatu ditu, diru laguntzak kudeatu ditu, langileei alta eman die Metalaren eta Eraikuntzaren Lan Fundazioetan, eta kanpoko prebentzio-zerbitzuetan lan egin du, arrisku-ebaluazioak eginez.

Otras noticias
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria 2026 Api 28
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu 2026 Mar 26
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu 2026 Mar 03
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu?
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu? 2026 Ots 23
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea 2026 Ots 02
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz)
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz) 2026 Urt 26
BULEGOAK SONDIKA-BILBO

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 2
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

SONDIKA-BILBOKO INSTALAZIOAK

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 10
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

ORDIZIAKO DELEGAZIOA

Arranomendia, 2
Edif. 3, Ofi. 3104
20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)

94 353 33 03

EMAIL

info@teknodidaktika.es

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 08:00tik a 16:30etara

Ostirala: 08:00tik 15:00tara


Logo Teknodidaktika

Teknodidaktika nazioan egiaztatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gara. Enpresa gisa izan dugun ibilbidea LAPeko prestakuntza teoriko-praktikoarekin hasi zen, eta oso espezialitate nabarmenarekin, hau da, makina mota guztiak maneiatzeko segurtasun arloko prestakuntzarekin, orainidik enpresaren baitan zutabe garrantzitsua dena.

© 2026 Teknodidaktika S.L. | Eskubide guztiak erreserbatuak
Lege oharra | Cookien politika | Pribatutasun politika
Dinamikak garatua