Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu
2026 Mar 03
Teknikari komertziala kontratu nahi dugu Vitoria-Gasteiz zonalerako, kontratu mugagabearekin, proiektu egonkor baterako eta Teknodidaktika, S.L an ibilbidea egiteko.
Nor gara?
Teknodidaktika, Kanpoko Prebentzio Zerbitzua, 2006an sortu zen eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dugu. Lanpostuaren helburu nagusia Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza eta ikastaroak saltzea izango da.
Zeren bila gabiltza Teknodidaktikan?
Profil komertziala, ekimena eta aukerak sortzeko gaitasuna dituena.
Jarrera ona, konstantzia eta epe luzerako proiektu batean inplikatzeko gogoa.
Enpresei zerbitzuak saltzen izandako esperientzia baloratuko da (bereziki prestakuntza edo laneko arriskuen prebentzioa), baina ez da ezinbesteko baldintza.
Zer eskaintzen dugu?:
Kontratu mugagabea.
Etorkizuna eta garatzeko benetako aukerak dituen proiektua.
Bezero posibleen zorroa, lehen unetik lanean hasteko.
Barneko taldearen laguntza teknikoa.
Proiektu sendo batean energia eta hazteko gogoa duen pertsona kontratatzea da gure helburua.
Interesa dutenek, Curriculum Vitaea bidal diezagukete helbide honetara: info@teknodidaktika.es , eta mezuaren gaian sartu: Lan Arriskuen Prebentzioko Eskaintza Tekniko Komertziala. Deialdia martxoaren 16ra arte egongo da zabalik.