• Teléfono: 94 447 74 14
  • Email: info@teknodidaktika.es
logo Teknodidaktika logo Teknodidaktika
Hasi idazten eta sakatu 'Enter' edo 'ESC' ixteko
  • EU
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
      • KPZ hitzarmena
      • Segurtasun-planak / Ebaluazioak
      • Lan seguru baten prozedurak
      • Prebentzio-baliabidea
      • Azterketa psikosozialak
      • Neurketa higienikoak
      • Prestakuntza
      • Aholkularitza teknikoa
      • Enpresa-jardueren koordinazioa
      • Elikagaien kalitatea eta segurtasuna
      • Hobarien kudeaketa
      • Laguntzen aholkularitza
      • Instalazioen eta/edo makinen alokairua
      • Beste prebentzio-jarduera batzuk
  • Ikastaroak
    • Martxan dauden ikastaroak
    • Ikastaro eskeintza
  • Elkarlanak
  • Enpresa
    • Nortzuk gara
    • Teknodidaktikako profesionalak
    • Kalitate-politika
    • Hornitzaileak
    • Instalazioak eta makineria
    • Ziurtagiriak
  • Bezeroak
  • Gaurkotasuna
    • Berriak
    • LAP bloga
  • Delegazioak
    • Logroñoko delegazioa
    • Iruñako delegazioa
    • Illescaseko delegazioa
    • Esteponako delegazioa
  • Harremana
    • Sondika - Bilbo
    • Ordizia
    • Gurekin lan egin
  • HIZKUNTZA
    • Gaztelania
    • Euskara
  • Hasiera
  • LAP bloga
  • Tenperatura altuengatiko prebentzioa

Tenperatura altuengatiko prebentzioa

Tenperatura altuengatiko prebentzioa
2024 Uzt 11

Ekainaren hasieran, tenperatura altuen iragarpen meteorologikoekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren bitartez, irailaren 30era arte garatuko den  2024ko bero plana aurkeztu zuen. Plan honek, urteko hilabete beroenetan tenperaturak herritarren osasunean duen eragina aurreikustea eta murriztea du helburu.

Egia bada ere, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi ari garen uda atipiko honetan tenperaturak tenperaturen aldaketa handiak daude, euri dezente egiten du eta hezetasuna hezurretaraino iristen zaigu. Hala ere, egun batzuetan tenperatura 15 gradukoa da eta hurrengo egunean 30 gradukoa. Egoera horren aurrean, gorputza ez da udako urtarora egokitzen, eta lan-eremuan guregure osasuna kaltetua izateko probabilitate handiagoa probabilitate handiagoa dugu, hala nola deshidratazioa, bero-kolpeak, kalanbreak, etab.

Alde horretatik, ez ditugu ahaztu nahi Teknodidaktikan ematen ditugun ikastaroetan parte hartzen duten langileak, garai honetan gure lurraldean eta gure lurraldetik kanpo enpresa ezberdinetan egiten diren geldialdi teknikoetara joaten direnak. Bertan ekipoak berrikusten eta konpontzen, piezak ordezkatzen, hodiak eta sistemank ikuskatzen eta lan lekuak baldintza onenetan mantentzeko eragiketa baldintza onenetan mantentzeko beharrezkoak diren beste prozedura batzuetan parte hartzen dute.

Jarduera fisikoa eta baldintza klimatikoak, giroko tenperaturarekiko esposizio handiagoa dakarte, beraz, tenperatura altuek eragindako ondorioetako bat bat jasateko probabilitate handiagoa ere badute.

Gehienbat, egun berean edo esposizioaren ondorengo egunetan gertatzen dira beroaren ondorioak osasunean; zuzenean beroarekin lotuta egon daitezke (estres termikoa, deshidratazioa, bero-kolpea) edo, zeharka, aurretik zeuden koadroek okerrera eginez, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, arnasketakoak edo giltzurrunetakoak.

Arrisku-ebaluazioak

Gehiegizko bero-egoeren eraginpean egotearen ondorio larrienetako bat bero-kolpea da. Sintoma nagusiak hauek dira: beroa, lehortasuna eta larruazal gorria, goragalea eta gorakoak, pultsu azkarra, buruko min handia, nahasmena eta konortea galtzea.

imagen noticia

Teknodidaktikaren aldetik, udako urtaroan enpresetako arrisku ebaluaketak berrikusi behar direla azpimarratu nahi dugu. Lanpostuekin lotutako arriskuak identifikatzea eta ebaluatzea, prebentzio-neurri kolektiboak eta indibidualak aurreikusita izatea. Baita, lehen laguntzak eta larrialdiak antolatzea dakartenak ere; izan ere, prestakuntza horrek tenperatura handiei aurre egiteko arriskuei, ondorioei, prebentzio-neurriei eta lehen laguntzei buruz  langileei informazioa eta prestakuntza ematea ere aurreikusten du.

Abisua beroagatik, zer egin?

Osasun Ministerioak tenperaturek osasunean duten eragina prebenitzeko jardueren plan nazionala urtero aktibatzen du . Protokoloa 2024an jarri da abian, eta berrikuntza garrantzitsu bat du: lurralde bakoitzeko bero-gertakariez ohartarazteko erreferentziazko mapa. Bertan, tenperatura aldakorra kontuan harturik, eremu desberdinetan banatzen diren espazioak aurkeztuko zaizkigu: itsasertza, barnealdea, lautada, arroa, etab.

Bizkaian, 30.2-32.9 gradu arteko tenperatura beroagatiko abisutzat hartuko da. Gipuzkoan 31-33.3 gradu artean, Araban 32.2-32.5 gradu eta azkenik, Nafarroan, tenperatura 31-31.9 artekoa izango da.

486/1997 Errege Dekretuaren III. eranskinak (2023an aldatua) lantokietako ingurumen-baldintzak eta langileentzako arriskuak zehazten ditu. Bulego bateko tenperaturak edo lan sedentarioek 17ºC eta 27ºC artean egon behar dute. Lan arinen kasuan, tenperaturak 14 eta 25ºC artean egon behar du. Era berean, kasu jakin batzuetan, hezetasun erlatiboaren mugak ezartzen dira.

Abisu, alerta edo alarma bat tenperatura handiengatik adierazten denean eta arriskuen ebaluazioaren arabera, honako neurri hauek hartu beharko ditugu:

  • Lantoki barruan tenperatura murriztea, aireztapen naturala edo haizagailuak erabiliz.
  • Ordutegia eta lan-karga eguzkiaren berora egokitzea, eta bero gutxien egiten duten orduetan ahalegin handieneko zereginak programatzea.
  • Lan-prozesuak aldatzea, gehiegizko ahalegin fisikoa ezabatzeko edo murrizteko.
  • Txandakatzeak ezartzea, esposizio-denbora murrizteko eta eguzkipean etengabe ez jartzeko.
  • Toldoak edo itzala sortzeko beste bitarteko eraginkor batzuk instalatzea.
  • Langileei beren lan-erritmoa egokitzen laguntzea, oporretatik edo bajatik datozen langile berrien egokitzapena planifikatzeaz gain.
  • Langileei, atseden hartu ahal izateko, freskoak, estaliak eta itzalpean dauden atseden-lekuak eta ur-fresko ugari eskeini beharko zaie.
  • Elkarri gainbegiratzea errazteko eta gainkarga termikoaren sintomak detektatzeko asmoz, banakako lan isolatuaren aurrean talde-lana erraztu beharko da.
  • Sistema kardiobaskularraren funtzionamenduan, odol-presioan, erregulazio termikoan, giltzurrun-funtzioan edo izerditan eragina izan dezaketen botikak hartzen dituzten pertsonen esposizioa bereziki kontrolatzea eta, hala badagokio, mugatzea.

Prebentzio-neurriak betetzea garrantzitsua da kasu bakoitzean, honako hauez barne:

  • Eguzkitik babestu txapel, betaurreko eta eguzkitako kremekin.
  • Egarri ez izan arren maiztasunez ur freskoa edan.
  • Otordu arinak egin.
  • Ahal den neurrian, arropa arina eta kolore argikoa erabili.
  • Etenaldiak egin eta itzalean atseden hartu.
  • Lana amaitzean dutxatu eta freskatu.

Eraketa eta tenperatura altuak

Teknodidaktikan ematen ditugun prestakuntzetan, bai Laneko Arriskuen Prebentziorako Oinarrizko Ikastaroetan, Prebentzio Baliabideko jardueran diharduten langileak ziurtatzen dutenak zein Alturako ikastaroetan, Plataforma Jasotzaileetan, Espazio Konfinatuetan, hainbat makineriaren erabileran (Dumperrak, hondeamakinak, eta abar), tenperatura altuen eraginpean gaudenean eta enpresa baten barruan zein kanpoaldean lan-jarduerak egiten ditugunean  hartu beharreko prebentzio-nuerriak zeintzuk diren beti azpimarratzen dugu.

Otras noticias
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria
Laneko segurtasun eta osasunaren munduko eguna: erronka psikosozial berriak eta nola sortu lan ingurune osasungarria 2026 Api 28
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu
Teknodidaktika, kanpoko prebentzio zerbitzua, santanderren ordezkaritza berria ireki dugu 2026 Mar 26
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu
Teknodidaktikan teknikari komertzial bat kontratatzeko prozesua hasi dugu 2026 Mar 03
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu?
Segurtasun-piktogramak ezagutzen al ditugu eta norbera babesteko ekipamenduen etiketak errespetatzen al ditugu? 2026 Ots 23
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea
2026: enpresetan prebentzioaren kultura indartzeko funtsezko urtea 2026 Ots 02
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz)
Teknodidaktika metodologia: lehen urtea kanpoko prebentzio zerbitzu gisa (kpz) 2026 Urt 26
BULEGOAK SONDIKA-BILBO

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 2
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

SONDIKA-BILBOKO INSTALAZIOAK

Sondikalde industrialdea
Portu bidea kalea, 10
48150 SONDIKA (Bizkaia)

94 447 74 14

ORDIZIAKO DELEGAZIOA

Arranomendia, 2
Edif. 3, Ofi. 3104
20240 ORDIZIA (Gipuzkoa)

94 353 33 03

EMAIL

info@teknodidaktika.es

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 08:00tik a 16:30etara

Ostirala: 08:00tik 15:00tara


Logo Teknodidaktika

Teknodidaktika nazioan egiaztatutako Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gara. Enpresa gisa izan dugun ibilbidea LAPeko prestakuntza teoriko-praktikoarekin hasi zen, eta oso espezialitate nabarmenarekin, hau da, makina mota guztiak maneiatzeko segurtasun arloko prestakuntzarekin, orainidik enpresaren baitan zutabe garrantzitsua dena.

© 2026 Teknodidaktika S.L. | Eskubide guztiak erreserbatuak
Lege oharra | Cookien politika | Pribatutasun politika
Dinamikak garatua